Hitzaldia: “Fotokazetaritza gatazka armatuetan”. Argazki-emanaldia barne.
Hizlaria: Andoni Lubaki. Fotokazetaria
Antolatzailea: Derioko Argazki Taldea
Laguntzailea: Derioko Udala
Doakoa
Data: Abenduak 26, ostirala. Ordua: 19:30. Kultur Birika
 
 
 
Zeri buruzko hitzaldia izango da?
 
Abenduaren 26an, ostiralez, gatazka armatua dagoen eremuetan egiten den argazki-kazetaritzari buruzko hitzaldi interesgarria egongo da, publiko osoari irekia.
 
Irudien digitalizazioak argazkiz bete ditu komunikabideak. Egunero kontsumitzen dugun irudi-kopuru izugarriak hausnarketarako denbora gutxi uzten digu. Iraganean artikulu periodistiko bat argazkiz osatzeak egiazkotasuna ematen zion testuari, baina digitalizazioak eta komunikabideetara zabaldutako kontsumo-gizarteak egiazkotasun hori ahuldu du.
 
Egoera hau are gehiago nabarmentzen da gatazka-argazkilaritzan, non herrialde baten kontrola eta komunikabideen atzetik dabiltzan bandoek argazki jakin batzuk erakutsi edo zentsuratzen dituzten. Era honetan, haien helburua lortzeko asmoz, ikusleari begiak zabaldu edo ixten dizkiote.
 
Baina, non kokatzen da argazkilaria guzti honetan? Zein da irudi horren autoreak eduki beharko lukeen papera?
 
Eremu gatazkatsu batean argazkilariaren papera zein den azaltzea ia ezinezkoa litzateke bere bertako eguneroko bizitza ezagutu barik, gure gizartearen %99,99ak ez baitu inoiz frente irekiko gatazkarik bizi izan, (ezta seguruenik biziko ere).
 
Andoni Lubaki galdera hauei ahalik eta zehaztasun handienez erantzuten saiatuko da eta partaideak, argazkien bidez, argazkilari baten eguneroko bizitza ulertzera bideratuko ditu, baita testuinguru jakin batean argazki bat edo bestearen zergatia ere.