Argazki-erreportaje bat zelan osatzeari buruzko tailerra
Hizlaria: Andoni Lubaki. Fotokazetaria
Antolatzailea: Derioko Argazki Taldea
Laguntzailea: Derioko Udala
Doakoa
Data: Abenduak 27, larunbata. Ordua: 10:00. Kultur Birika
Aurre-izenematea: datfotoderio@gmail.com
 
 
 
 
Ostiraleko hitzaldiaz gain, abenduaren 27an, larunbat goizez, gizarte-argazkilaritzaren zaletuei zuzendutako tailerra eskainiko da. Bertan argazki-erreportaje bat osatzeko gako nagusiak azalduko dira, tailerra dinamikoa eta praktikoa izango delarik. Honetarako, parte-hartzaileei argazki-proiektu bat aurkeztu edo prestatzeko eskatuko zaie (gizartearen ingurukoa edo dokumentala izan dadila nagusiki) berau hobetzeko amoz gomendio praktikoak eman ahal izateko.
 
——————————————————————————
 
Nor da Andoni Lubaki?
 
Andoni Lubaki 1982an Urretxun jaiotako fotokazetaria da. 2011n gatazka-egoeran zeuden herrialde eta eremuetan argazkilari gisa lan egiten hasi zen (Birmania, Irak, Turkia, Libia, Mauritania, Argelia, Mendebaleko Sahara, Siria, etab.). Newsweek, New York Times, Wall Street Journal, The Guardian, Der Spiegel, etabar bezalako nazioarteko komunikabideek eskatuta enkarguak jasotzen ditu erregularki, haietan argitaratuz. 2012 urtetik aurrea AP, AFP, Al Jazeera edota VICE News agentziekin egiten du lan. Bere testuak Gara, Argia, Zazpika, Der Spiegel, Internacionale, eta bestelako argitalpenetan agertu ohi dira, bai euskaraz zein gazteleraz.
2013.ean Chris Hondros Award del Atlanta Photojournalism Seminar sari entzutetsua irabazi zuen, urte horretan bertan Aleppon egindako lanari munduko sari garrantzitsuenetakoa emanez.
 
Sariak:
·                    · Chris Hondros Memorial Award (2013)
·                   · Best in Show Atlanta Photojournalism Seminar (2013)
·                   · Honorable mention in Features pictures NYT (2013)
·                   · Pictures of the Year International 2nd Award (2014)