Derioko VI. Argazki-lehiaketa - 2009
Derioko VI. Argazki-lehiaketa - 2009
1.a- Argazkigintza atsegin duten guztiek parte hartu ahal dute lehiaketa honetan.
2.a- Lehiaketaren gaia librea da eta edozein lan mota aurkez daiteke, beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan ezik.
3.a- Lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu.
4.a- Argazkiak zuri-beltzekoak edo koloretakoak izan daitezke. Sarietan kategoria bakarra izango da. Argazkietan tratamendu informatiko guztiak onartuko dira; hala ere, teknika, enkoadratzea eta konposizioa hartuko ditu aintzat epaimahaiak.
5.a- Lanek gehienez 40 x 50 cm-ko neurria izango dute eta neurri bereko kartoi batean itsatsita aurkeztu beharko dira, irudien CD kopia batekin batera. Baldintza hau betetzen ez duten lanak baztertzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
6.a- Kartoiaren atzeko aldean egilearen datuak jarriko dira: izena, telefono-zenbakia, helbidea eta parte hartzailea argazkilari-talderen batekoa bada, erakundearen izena.
7.a- Derioko Kiroldegiko lehengo solairuan dagoen Udal Liburutegian aurkeztu behar dira lanak. Lanak kaltetuak izan ez daitezen korreoz ez bidaltzea gomendatzen dugu. Antolatzaileek ez dute argazki kaltetuen edo galduen gaineko ardurarik izango.
8.a- Lanak aurkezteko epea abenduaren 11n, 20:00etan, amaituko da.
9.a- Abenduaren 19an, 12:30ean, emango da epaimahaiaren erabakiaren berri. Sari banaketa Derioko kiroldegiko Kultur Aretoan egingo da. Antolatzaileak sarituekin jarriko dira harremanetan epaimahaiaren berri emateko.
10.a- Aurkeztutako lan onenekin egingo den erakusketa egun horretan bertan inauguratuko da.
11.a- Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute. Erabakia publikoa izango da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
12.a- Saritutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 19tik aurrera jaso ahal izango dira Derioko Udal Liburutegian.
13.a- Sariak
Lehenengo saria (bilduma onenari): 300 euro eta diploma
Bigarren saria (argazkirik onenari): 200 euro eta diploma
Hirugarren saria (Derioko parte-hartzaileek egindako argazkirik onenari): 100 euro .
14.a- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sari bat jasoko du.
15.a- Lehiaketa honetan izen-eman eta parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
16.a- Zalantzarik balego, Derioko Argazki Taldeak argituko du.
17.a- Antolaketa Batzordeak lehiaketaren oinarriak aldatu ahal izango ditu, beharrezkotzat jotzen badu.
Antolaketa Batzordea
Patrocinadores
Inicio de sesión
Navegación
Quién está en línea
Usuarios nuevos
- itcoll
- limpcookie
- Larras
- gemamolano
- Teresa









Comentarios recientes
hace 8 mins 31 segs
hace 8 mins 39 segs
hace 8 mins 42 segs
hace 15 mins 57 segs
hace 16 mins 1 seg
hace 31 mins 2 segs
hace 33 mins 49 segs
hace 36 mins 31 segs
hace 44 mins 41 segs
hace 45 mins 4 segs