ESKUZKO FLASH PROFESIONAL BIDEZKO ARGIZTAPEN  ikastaroa, Jose Antonio Fernándezen eskutik

Derioko Argazki Taldeak (DAT) ESKUZKO FLASH PROFESIONAL BIDEZKO ARGIZTAPEN  ikastaroa antolatu du, José Antonio Fernández, Madrileko La Máquina eskolako zuzendariak emana. ‘Sin Miedo al Flash’ eta ‘Sin Miedo al Retrato’ liburuen egilea ere bada. Bere lanek nazioarteko hainbat sari jaso dituzte 11 Lux Sari, esate baterako.

Ikastaroa urriak 2018.eko urriak 26, 27 eta 28an izango da, ondorengo ordutegian:

  • Ostiralean: 19:00 – 22:00 (4 ordu)
  • Larunbat goizean: 10:00 – 14:00 (4 ordu)
  • Larunbat arratsaldean: 16:30 – 20:30 (4 ordu)
  • Igande goizean: 9:00 – 13:00 (3 ordu)

Derioko (Bizkaia) Holiday Inn Express hotelean izango da, Loiuko aireportuaren alboan. Ikastarora datozenentzako dohako parkinga egongo da.

Ikastaroaren prezioa ondorengoa da (larunbateko bazkaria eta larunbat eta igandeko gosariak barne):

  • DATeko bazkideak:      70 €
  • EHATEko bazkideak:   85 €
  • Gainontzekoak:          100 €

Izena emateko emaila bidali behar da datfotoderio@gmail.com helbidera, diru-sarreraren justifikantea erantsiz. EHATEko bazkideek partaide diren elkarteko bazkide-karnetaren kopia ere atxiki beharko diote emailari.

Ordainketa transferentzia bidez egin behar da Sabadell bankuaren ondorengo kontuan:

ES55 0081 4284 6800 0108 4716 (Derioko Argazki Taldearen izenean)

Izena emateko 20 plaza egongo dira gehienez. Apuntatzeko azken eguna 2018/10/19a izango da.

Ikastaroan zehar landuko diren gaiak biltzen dituen txostena jasoko du parte-hartzaile bakoitzak, 30/35 orri ingurukoa. Ikastaroiari buruzko informazioa eta edukien zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

Beste edozein informazio edo kontsultarako idatzi datfotoderio@gmail.com emailera.

Informazio gehiago:
www.datfotoderio.com
www.facebook.com/datfotoderio
https://cursosfotografiamadridlamaquina.com/
620 065 731 telefonoan

Deja un comentario